Erronkea ez da egun bakarrekoa, urtean zehar banatutako hiru etapakoa baino: lehenengoa, udabarrikoa, aprilaren 15etik maiatzaren 17ra; bigarrena, udakoa, bagilaren 15etik garagarrilaren 15era; eta hirugarrena, udagoienekoa, urri lehenengoaren 23tik urri bigarrenaren 23ra, Europako Kirol Asteagaz batera.
14 urtetik gorako edonork parte hartu daike, herrian erroldatuta egon barik be. Parte-hartzaile bakotxak bere herriko taldea aukeratu eta jarduerak batuz joango da puntuak lortzean. Sistema bidezkoa izango da: oinez ibili, korrika egin edo igeri egitea bardin baloratuko da, ponderazino-koefizienteen bidez. Gainera, herrien arteko aldeak orekatzeko, biztanleria-koefizientea aplikauko da.
Zelan egin bat herriko taldeagaz
Parte-hartzea dobakoa eta erraza da Wellk App-aren bidez:
1. Deskargau: topau "Wellk" zure aplikazino-dendan (iOS edo Android).
2. Erregistrau: sortu zure profila.
3. Batu udalerrira: erronken atalean, hautatu herriko taldea.
4. Mobidu!: erregistrau zure jarduerak App-aren GPSagaz edo sinkronizau zure gailuak (Strava, Garmin, Fitbit, Apple Health edo Google Health Connect).
Sariak be egongo dira: gitxienez 150 puntu lortzean dabezanek merchandising ofiziala jasoko dabe, eta sailkapeneko herriek dirulaguntzak eskuratuko dabez kirol klubentzako materiala erosteko.
“Egin daigun kilometro bakotxak balioa izatea!” deialdia egin dabe antolatzaileek.