2025eko ekitaldiko errenta aitorpen kanpaina aprilaren hasikeran ipiniko da martxan Hego Euskal Herrian. Lurraldearen arabera datak aldatu arren, aprilean hasi eta bagilaren amaierara arte egongo da aitorpena egiteko aukerea.
Atzen urteotan gora egin dau errentea euskeraz egiten dabenen kopuruak, baina oindino be euskerearen erabilerea ez dator bat herritarren ezagutza mailagaz. Horregaitik, kanpaina honen bidez herritarrak euskeraz egitera animatu gura dabez.
Datuen arabera, alde handiak dagoz lurraldeen artean. Gipuzkoako udalerri euskaldunetan ehuneko altuak lortzean dira; Bizkaian, barriz, porzentajeak apalagoak dira, eta Nafarroan txikiagoak.
UEMAk eta udalek “Errenta aitorpena euskaraz” mezua zabalduko dabe datozen asteetan, herritarrei gogorarazoz administrazioagaz be euskeraz aritzeko aukerea badagoala.