Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo eta 2-3 irabazi eban. Atsedenaldira 0-1 heldu ziran 21. minutuan Oier Zalduegik sartutako golari esker. Bigarren zatian Unai Zuluetak sartu eban 0 eta 2koa hasi eta segiduan, etxekoek 6 minutu beranduago 1 eta 2koa sartu eben; 60. minutuan ostera Xanti Kortak sartutako golak 1 eta 3koa ipini eban markagailuan. Etxekoek aldea murriztu eben partiduko atzen minutuetan bigarrena sartuta. 27 jardunaldiren ostean 56 puntu ditu Lemoako Harrobik eta bigarren postuan dago, igoera postuan. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Indartsu taldearen kontra aprilaren 1ean, eguaztena, arrastiko 20:15ean.
Gizonezkoen Arratia Ak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Sporting de Lutxana A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 27 jardunaldiren ostean 43 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago, igotea ahalbidentzen dauan hirugarren postua 4 puntura dauka. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Otxarkoaga A taldearen kontra aprilaren 1ean, eguaztena, arrastiko 20:15ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan eta husna bardindu eban San Migel A taldearen kontra. 27 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta hamaseigarren postuan dago, jatsiera postuak 6 puntura ditu. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Iurretako A taldearen kontra aprilaren 1ean, eguaztena, arrastiko 20:15ean.
Andrazkoen A taldeak atsedena izan eban joandako astegoienean baina Athletic Cren aurkako lagunarteko jokatu eban Laudion eta 3-2 galdu eban. Arratia lidertzan da Athletic C taldeagaz puntuetara bardinduta. Datorren partidua Aste Santuaren ostean jokatuko dau, aprilaren 12an, Urbietan Bizkerre B taldearen kontra arrastiko 17:45ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Elorrio B taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. Arratia Bk jarraian galtzean dauan bigarren partidua izan da. 21 jardunaldiren ostean 47 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago, igoteko promozino postuan, baina oin aldea asko murriztu deutsie jarraitzaileek eta Basauriko Kimuak B puntu bakarrera dauka, partidu bat gehiago jokatu dauan arren. Datorren partidua aprilaren 18-19ko astegoinean jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra etxetik kanpo.