GARENA JATETXEA

Txakolin Eguna Garena Jatetxean

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 26a

Garena prest dago Txakolin Eguna ospatzeko. Aprilaren 18an izango da hitzordua, eta aurtengo edizinoa berezia izango dala aurreratu dabe.

Jaia 13:00etan hasiko da, eta, beti lez, txakolina, janaria eta musikea izango dira protagonistak. Helburua: herritarrak eta bisitariak alkartu eta egun atsegin bat partekatzea, tokiko gastronomia eta giro ona buztartuta.

Parte hartzeako, aldez aurretik erreserbea egin beharko da, WhatsApp bidez (627 595 959). Prezioa 70 eurokoa izango da, eta egunean bertan ordainduko da.

Aurten, gainera, konbidau bereziak izango dira: Dos Truchas con Pasaporte proiektuko Andoni eta Endika. Kurutzetakoek bidaia eta turismo edukiak sortzean ditue sare sozialetan, eta tokiko turismoa modu erakargarrian zabaltzea daukie helburu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!