24. KORRIKA

Bihar helduko da Korrika gurera

Ager Barragan 2026ko martxoaren 26a

Hilaren 19an Atharratzen hasi zanetik 2.191 kilometro egin dauz Korrikak eta bihar, hilak 27, helduko da gurera. Korrikaren etorrerea ospatuteko hainbat ekitaldi antolatu dira Arratian zehar gaur eta biharko.

Hemen egitarau osoa: 

Martiak 26, eguena

AREATZA 
· 17:00etatik 19:00etara, Korrikarako herria apainduteko Ludotekako umeentzako tailerra. Plazan. 

IGORRE 
· 16:00etatik Eskuren 18:00etara, Herritu Gure ekimenean izen-emotea Gau Lora alboan.
· 16:30ean, herria apainduteko mahaiak Kultur Etxean, autobus geltokia, kioskoan eta 105ean. 
· 17:30ean, Korrikaren ibilbidearen entrenamentua eleizatik hasita. 
· 18:00etan, Ao son da nova regueifa dokumentalaren proiekzinoa Kultur Etxean. 
· 19:00etan, Igorre Kantuan, Iker Allur eta herriko trikitilariakaz Donibanetik hasita. 
· 20:30ean, txistorrea Axular Herriko Tabernan. 

ZEANURI 
· 17:30ean, Korrikarako atonduteko deialdia. 

Martiak 27, barikua 

AREATZA 
· 19:00etan, Iholdi Beristainen Ni eta nitarrak bakarrizketea. Laminetxe Gaztetxean; gero, kalejirea Bilbao anaiakaz. 

ARTEA 
· 17:00etan, Bat, bi, hiru disko festea. 
· 19:00etan, sagardotegi-jana eta trikitilariak. 

BEDIA 
· 17:00etan, prestakuntzea, ludotekan.
· 18:00etan, ibilbide txikia. 
· 18:30ean, ZtandaP umorezko bakarrizketea Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraigaz lokal barrian. 
· 19:30ean, pintxo-potea. 

IGORRE 
· 11:00etan, txokolatea Kultur Etxeko plazan.
· 11:30ean, bertsoregueifa kalejirea Kultur Etxetik hasita. 

LEMOA
· 10:00etan, eskolak antolatutako Korrika Txiki.
· 17:00etan, karaokea.
· 18:00etan, txokolatea eskoletan eta pintxoak. Emon izena Gure Eskuko Herritu ekimenean.
· 19:30eam, triki-poteoa frontoitik hasita Merhezi taldeak girotuta. 
· 22:00etan, kontzertuak Karabie Gaztetxean: Arnasestu, Aramu eta Mirotz; gero, DJ Matxinada. 

ZEANURI 
· 10:00etan, Korrikari harrerea. 
· 10:30ean, Zulaibar, eskolea eta haurreskolako ikasleen topaketea, ikasleen bertsoak eta musikea; gero, txistorrea eta txokolatea. 
· 21:30ean, herri afaria eta Andoni Ollokiegiren kantaldia.

ZEBERIO
· 11:00etan, Korrika txiki, Ermitabarritik - plazara. 
· 12:00etan, Txistorrada eskolako umeakaz, plazan.
· 15:00etan, Antzerkia eskolako ikasleentzako. 
· 17:00ean, Txokolatadea, plazan.
· 19:00etan, Sakatu elektrotxarangearen emonaldia eta txosnea aterpean zabalik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!