BZIBER

Bziberren 9. edizinoa martxan dago

Ager Barragan 2026ko martxoaren 24a

Sareak euskeraz beteteko helburuagaz Azkue Fundazinoak bultzatutako ekimen honek gazteak animau gura ditu sare sozialetan euskerazko edukiak sortzera, batez be TikTok eta Instagramen.

Edizino honetan, astero eduki-sortzaile batek gidatuko dau lehiaketea, bideo-proposamenak egin eta gero, parte-hartzaileek bideoak euren estilora sortu eta sareetan partekatuteko. Aprilaren 17ra arte dago parte hartzeako epea zabalik eta baldintza bakarrak, 14 urtetik gorakoak izatea eta bideoak euskeraz sortzea da.

Bideoak proposatuko dabezan eragile digitalek euren sareetan egingo dabez proposamenak eta gainera, sorkuntzarako aholkuak emongo ditue. Eurak izango dira astero banatuko diran FNACen gastetako 100 euroko opari-txartelak nortzuek irabaziko dabezan ebatziko dabenak. 

“BZ Sarea”, aurrerapausu bat gehiago
Aurtengo barrikuntza nagusietako bat “BZ Sarea” izeneko kategoria da. 17 urtetik gorakoentzat izango da, eta sari berezia izango dau: hurrengo edizinoan eduki-sortzaile moduan kontratu profesionala eskuratzeko aukerea, FNACen gastetako 100 euroko opari-txartelaz gainera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!