JANTZAK

Gazteen Dantza Topaketen 4. edizinoa Nafarroan izango da

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 23a

Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) Gazteen Dantza Topaketearen laugarren edizinoa antolatu dau. Lehenengo edizinoa Araian egin zan, bigarrena Areatzan (2024), eta aurten Nafarroan izango da hitzordua, bagilaren 26tik 28ra.

Topaketearen helburua 15 eta 26 urte bitarteko jantzari gazteak batzea da, euskal jantzaren etorkizuna alkarregaz lantzeako eta belaunaldi arteko transmisinoa indartzeko. Hiru egunez, bizikidetza, tailerrak eta hartu-emonak izango dira ardatz nagusiak.

Izen-emotea apirilaren 10era arte dago zabalik (https://bit.ly/gdt2026), eta antolatzaileek gogorarazo dabe plaza mugatuak dirala; horregatik, interesa daukienei hainbat arinen izena emoteko deia egin deutse.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!