Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik sailkapenean postu bat beherago dagoan Ermua A taldearen kontra eta 4-3 irabazi eban. Etxekoak aurreratu ziran 14. Minutuan Jon Casillas taldeko goleagilearen golari esker. Lehen zatian kanpotarrek bardintzea lortu eben. Bigarren zatian ostera 1-3 ipini ziran markagailuan ermuatarrak, halanda be Casillasek 67. minutuan, Eneko Celayak 75.enean eta Casillasek barriro 78.enean sartutako golek 4 eta 3koa ipini eben markagailuan. 26 jardunaldiren ostean bigarren postuan dago, igoera postuan, Lemoako Harrobi eta lau puntu ateraten deutsaz hirugarren postuan dagoan Ermua A taldeari. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Zaldua A taldearen kontra hilaren 28an, 16:15ean.
Arratia
Andrazkoen Arratia Ak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo atzen postuan dagoan Eibar B taldearen kontra eta 0-4 irabazi eban. Olaitz Arroyok sartu ebazan lehen eta bigarren golak 20. eta 58. minutuetan, hirugarren eta laugarren golak ostera Amaia Alzagak sartu ebazan 65. eta 76. minutuetan. 19 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko 3 partiduren faltan, Athletic Cgaz puntuetan bardinduta, Arratia lider da 40 puntugaz. Datorren partidua Aste Santu ostean jokatuko dau Arratia Ak aprilaren 11-12ko astegoinena Urbietan Bizkerre B taldearen kontra. Tartean, datorren astegoienean, Athletic Cren kontra lagunartekoa jokatuko dabe Laudion.
Andrazkoen Arratia B taldeak joandako eguaztenean jokatu eban Urbietan aurreratutako partiduan Basauriko Kimuak B taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Gola bigarren zatiko 16 minutuan sartu eben kanpotarrek. 21 jardunaldiren ostean 47 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago, postu horrek Euskal Ligara igoteko promozino igoerea jokatzea ahalbidetzen dau. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Elorrio B taldearen kontra hilaren 29an, 18:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak San Jose egunean jokatu eban Urbietan Gordexola taldearen kontra eta 3-0 irabazi eban. Arratiarrak 10. minutuan aurreratu ziran markagailuan Jokin Gotik sartutako golari esker eta bat eta hutsekoagaz heldu ziran atsedenaldira. Bigarren zatian Mikel Cimadevillak sartu eban bigarrena 74. minutuan eta 89. minutuan Anton Izak hirugarrena sartu eban. 26 jardunaldiren ostean 43 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago, igoteko aukerea emoten dauan hirugarren postuan dagoan Sestao River B puntu batera dauka. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Sporting de Lutxana A taldearen kontra hilaren 29an, 11:30ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Galdakao B taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. Partidu garrantzitsua zan irabazi ezkero jatsiera postuak 11 puntura itxiko ebazalako, oin 26 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Bk eta hamaseigarren postuan dago, jatsiera postuan dagoan Galdakao B taldea 5 puntura dauka. Datorren partidua etxean kanpo jokatuko dau San Migel A taldearen kontra hilaren 28an, 17:10ean.