ZOZKETEA

BEGITUren irakurle batek eroango dau Korrikako lekukoa Zertu Kultur Elkartearen kilometroan

Ager Barragan 2026ko martxoaren 20a

Zozketan parte hartzeako mezu elektroniko bat bialdu behar da hilaren 24a baino lehen, begitu@begitu.eus helbidera.

BEGITU ateratzen dauan Zertu Kultur Elkarteak, irakurleen artean zozketatuko dau nok eroango dauan lekukoa Korrikako bere kilometroaren zatian. Zozketan parte hartzeako mezu elektroniko bat bialdu behar da hilaren 24a baino lehen, begitu@begitu.eus helbidera lekukoa eroateko zozketan parte hartzeako dala adierazoz eta izen-abizenak eta kontakturako telefonoa emonaz. Zozketea hurrengo egunean egingo da, martiaren 25ean, eta saridun suertatutakoari jakinarazoko jako.

Saridunak, martiaren 27an, 08:56ak aldera hartuko dau Korrikako lekukoa Igorreko Urkizu auzoaren inguruan. BEGITU eta BEGITUren irakurle guztiak ordezkatuko dauz Korrikan, euskerearen aldeko aldarria harro eginaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!