“Euskara gara” lelopean egingo da 24. Korrika, martiaren 19tik 29ra. Atharratzen hasi eta Bilbon amaituko da euskerearen aldeko ekimen erraldoia, tartean, lekukoak 2.175 kilometro inguruko bidaia egingo dau Euskal Herriko 460 herri inguru kurutzatuta.
Arratia eta Ubidetik, martiaren 27an pasauko da Korrika. Usansolotik sartuta, Bediara 08:00ak pasauta helduko dala aurreikusi dabe antolatzaileek eta honeek dira AEK-k aurreratutako ordutegi zehatzak: Bedia 08:13, Lemoa 08:26, Igorre 08:53, Arantzazu 09:27, Artea 09:46, Areatza 09:58, Zeanuri 10:12 eta Ubiden 11:35an. Bide osoan zehar, N-240 errepidetik ibiliko da lekukoa eskuz esku. Baina herri guztietan sartzeaz gainera, Artean sartu eta Zeanuriko urigunetik urten artean kamino zaharretik, BI-3530 errepidetik, joango da furgonetea eta atzean, euskaltzale moltsoa.
Ibilbidearen zehetasunak Korrikaren aplikazinoan zein korrika.eus webgunean dagoz ikusgai. BEGITUk bere webgunean emongo dau jakitera Arratia eta Ubiden kilometro bakotxa nork eta ze ordutan egingo dauan, paperezko edizinoa zarratzerakoan guztiz zehaztu barik egoalako.
Martiak 18, eguaztena
IGORRE
· 17:30ean, Korrikarako banderola aldarrikatzaileak egiteko tailerra Zaztaparrakaz.
· 19:00etan, Korrikaraokea, meriendea eta tabernea. Kiñu Gaztetxean.
Martiak 19, eguena
IGORRE
· 08:00retan, Atharratzeko Korrika hasikerako jaira joateko Udalaren laguntzeagaz antolatutako autobusa (bueltea 20:00etan).
Martiak 21, zapatua
AREATZA
· 16:30ean, Laminetxe Gaztetxearen kilometroa aldarriakaz beteteko deialdia. Plazan.
Martiak 25, eguaztena
DIMA
· 18:30ean, Euskara, mundu bat zugandik hurbil udalerri euskaldunetako herritar erdaldunak euskerara erakarteko saioa (izena emon behar da). Udaletxeko pleno aretoan.
Martiak 26, eguena
AREATZA
· 17:00etatik 19:00etara, Korrikarako herria apainduteko Ludotekako umeentzako tailerra. Plazan.
IGORRE
· 16:00etatik Eskuren 18:00etara, Herritu Gure ekimenean izen-emotea Gau Lora alboan.
· 16:30ean, herria apainduteko mahaiak Kultur Etxean, autobus geltokia, kioskoan eta 105ean.
· 17:30ean, Korrikaren ibilbidearen entrenamentua eleizatik hasita.
· 18:00etan, Ao son da nova regueifa dokumentalaren proiekzinoa Kultur Etxean.
· 19:00etan, Igorre Kantuan, Iker Allur eta herriko trikitilariakaz Donibanetik hasita.
· 20:30ean, txistorrea Axular Herriko Tabernan.
ZEANURI
· 17:30ean, Korrikarako atonduteko deialdia.
Martiak 27, barikua
AREATZA
· 19:00etan, Iholdi Beristainen Ni eta nitarrak bakarrizketea. Laminetxe Gaztetxean; gero, kalejirea Bilbao anaiakaz.
ARTEA
· 17:00etan, Bat, bi, hiru disko festea.
· 19:00etan, sagardotegi-jana eta trikitilariak.
BEDIA
· 17:00etan, prestakuntzea, ludotekan.
· 18:00etan, ibilbide txikia.
· 18:30ean, ZtandaP umorezko bakarrizketea Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraigaz lokal barrian.
· 19:30ean, pintxo-potea.
IGORRE
· 11:00etan, txokolatea Kultur Etxeko plazan.
· 11:30ean, bertsoregueifa kalejirea Kultur Etxetik hasita.
LEMOA
· 10:00etan, eskolak antolatutako Korrika Txiki.
· 18:00etan, txokolatea eskoletan eta pintxo-potea herritik Merhezi taldeak girotuta.
· 22:00etan, kontzertuak Karabie Gaztetxean: Arnasestu, Aramu eta Mirotz; gero, DJ Matxinada.
ZEANURI
· 10:00etan, Korrikari harrerea.
· 10:30ean, Zulaibar, eskolea eta haurreskolako ikasleen topaketea, ikasleen bertsoak eta musikea; gero, txistorrea eta txokolatea.
· 21:30ean, herri afaria eta Andoni Ollokiegiren kantaldia. Txartelak jubiladuen tabernan martiaren 22ra arte, 15 euro.