GREBA OROKORRA

Gitxieneko 1.500 euroko soldatea helmugeagaz, greba orokorrera

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 16a

Sindikatuek biharko , hilak 17, deitu dabe greba orokorrera, “aberastasuna banatuteko, soldatak hobetu” lelopean.

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta, Hego Euskal Herrian greba orokorra egingo da martiaren 17an. Euskal sindikatuen aldarrikapen nagusiak bi dira: Lanbide Arteko Gitxieneko Soldatea hemen, Hego Euskal Herrian, ebaztea eta berau gitxienez, 1.500 eurokoa izatea. Honen bitartez, sektore prekarioenen egoerea hobetu eta soldatak handituaz, aberastasuna banatu gura dabe sindikatuek. Deialdiari jarraituta, Arratian Greba Batzordea egon da martxan eta egun osoan zehar Arratian burrukea bizirik manteniduteko deia egin dabe.

Goizean goizetik igarriko da Arratiako industrialdeetan greba orokor giroa. 05:30ean, Cementos Lemonako atean egingo dira piketeak eta gero, Lemoako industrialdera, Arteakora eta Igorrekora mobiduko dira grebalariak. Horren ostean, Igorren armozau eta piketeak herriguneetara mobiduko dira 09:00ak inguruan eta gero, 10:30ean, Bilbora joateko deia egin dau Greba Batzordeak. Bizkaia mailako manifestazinoa 12:30ean urtengo da Plaza Eliptikotik. 15:00etan, herrietara bueltauta bazkaldu eta 16:30ean barriro herrietan pikete informatiboak egingo dira eskualde mailako manifestazinora deitzeako; hau 18:30ean urtengo da Igorreko Kultur Etxeko plazatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!