LORALDIA

Loraldia Festibaleko atzen ikuskizunetarako sarreren zozketea BEGITUn!

Ager Barragan 2026ko martxoaren 16a

Lortu Kontrapas, Maitasuna ez da nahikoa  eta Bozak ikuskizunentzako sarrera bikotxak BEGITUren sare sozialetan.

Martiaren 9tik eta 28ra bitartean, Loraldia Festibalaren hamabigarren edizinoa ospatuko da, "Baga, Biga, Higa, Maurizia!" lelopean. Bilboko hamar aretoren artean, diziplina ugaritako sortzaileek ikuskizun ugari taularatuko ditue: "Loraldia Festibalak lekua egin deutsa sormenari, hitz handitan. Sortzaile barriak deskubridu ditu, proposamen ausartak plazaratu ditu, emakume sortzaileei plaza eta protagonismoa eskaini deutse, sortzaileen arteko lankidetza sustatu dau, iturri zaharretik edan eta uniberso barrietara zabaldu dau euskeraz sortutako kulturea".

Kultur eskaintzea zabala izango da eta ikuskizun batzuetarako sarrerak, BEGITUn zozketauko dira datozan asteetan. Holan, martiaren 24an eta 26an egingo diran ikuskizunen artean, honeetarako sarrerak daukaguz BEGITUren irakurleen artean zozketatzeko: Kontrapas, Maitasuna ez da nahikoa eta Bozak.

Jaialdiaren hirugarren hasteko emonaldien sarreren zozketan parte hartu gura izan ezkero, bilatu artikulu honen argitalpena BEGITUren sare sozialetan (Facebook, Instagram, Mastodon eta X), jarraitu BEGITU kontua, alkarbanatu argitalpena eta itxi komentarioetan zerrendako zein ikuskizunetara joan gura dozun. Zorte on eta adi hurrengo asteko zozketeari be!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!