Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Ezkurdi A taldearen kontra Igorren eta 7-2 irabazi eban. Atsedenaldira 2-1 heldu ziran. Golak, Uxue Aurtenetxek 8. minutuan, Irati Aginagak 28. minutuan, Aurtenetxek 63. minutuan, Iratxe Bernaolak 65. minutuan, Aurtenetxek 72. minutuan, Bernaolak 75. minutuan eta Aurtenetxek 78. Minutuan sartu ebezan. 20 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago, Euskal Ligarako igoera promozinoa jokatzeko postuan. Datorren partidua, Basauriko Kimuak B taldearen kontra jokatuko dau eguaztenean, hilak 18, 20:30ean Urbietan.
Andrazkoen Arratia A taldeak atsedena izan eban martiako bigarren astegoienean. Aurreko partidua etxean jokatu eban Athletic C taldearen kontra Urbietan eta bana bardindu eban. Arratia lider dago Athletic C taldeagaz bardinduta eta ligea amaituteko lau partidu baino ez dira falta. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Eibar C taldearen kontra hilaren 22an, 12:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak bariku gauean jokatu eban etxetik kanpo Gernika Sporting A taldearen kontra eta 5-0 galdu eban. 25 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago. Urtailaren 17tik, 9 partidutan 5 puntu baino ez ditu atera eta ez dabil ondo taldea, tartean lesino asko izan ditu. Horrek igoera postuetatik kanpo kokatu ditu arratiarrak. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Gordexola taldearen kontra hilaren 19an, eguena, arrastiko 18:00etan.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Loiola Indautxu A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Zapatuko garaipena garrantzitsua izan da sailkapenean gora egin ez arren 8 puntura daukalako jatsierea oin. Partiduko gol bakarra Aitor Leivak sartu eban 77. minutuan. 25 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Bk eta hamaseigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Galdakao B taldearen kontra hilaren 22an, 12:00etan.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ezkurdi A taldearen kontra eta 3-2 galdu eban. Gol guztiak bigarren zatian heldu ziran, lemoaztarrak aurreratu ziran bigarren zatia hasi eta hirugarren minutuan Jon Casillas taldeko pitxitxiak sartutako golari esker baina etxekoek markagailuari bueltea emon eta hiru gol sartu ebezan, Lemoakoen bigarrena Aimar Larreak egin eban 87. minutuan. 25 jardunaldiren ostean 41 puntu ditu Lemoako Harrobik eta bigarren postuan dago, igoera postuetan. Lemoak huts egin arren hirugarren eta laugarren sailkatuek be galdu egin ebezan euren partiduak. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau hirugarren postuan dagoan Ermua A taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 18:00etan.