Martiaren 4tik 7ra jokatu zan Zeelanda Barrian Golden Shears munduko ardi moztaile txapelketea. Lehengo urtez, Euskal Ardi Moztaileen Elkartea bertan lehiatu zan Euskal Herria ordezkatuaz, beste 27 nazionalidaderen kontra. BEGITUk Mikel Etxebarriagaz berba egiteko aukerea izan dau eta sano pozik agertu da esperientziagaz: “Geure sensazinoa oso ona izan da ze mundu guztiak ikusi dau zer garen, danak etorri ziran Euskal Herriaz galdetuten; geuretzako hori izan da txapelketako onena”.
Etxebarriak BEGITUn adierazo eban “Euskal Herria existiduten dala eta hemen gagozala erakustea” izan dabela jomugatzat eta ardi moztaileen artean sortu daben kuriosidadeagaz lortu dabe hau: “Berbaz entzuten euskuen eta danek galdetuten eben ia ze hizkuntza dan hori”.