Pasau dan domekan, martiaren 8an, Andra Langilearen Nazinoarteko Egunean, Arratiako Mugimendu Feministearen deialdiai jarraituta ehundaka lagunek hartu ebezan Igorreko kaleak, “beste mundu bat feminismotik: burrukea eta antolakuntzea” leloa harrotasunez aldarrikatuta.
Manifestazinoak ez eban lortu oin dala urte batzuk izaten eban jarraipen masiboa baina halanda be, jentetsua izan zan; oindino be, feminismoaren bidean egiteko eta burrukatuteko asko dagoala erakutsiaz. Holan, adin guztietako andrek, gizon heldu-gazteek eta umeek kurutzatu eben Igorre feminismoaren alde.