Aurten Lekeition egingo dira udalekuak eta, 2009 eta 2019 urte bitartean jaiotako umeak hartuko dira. Ume bakotxeko prezioa 250 eurokoa da baina neba-arrebentzako, 450 euro izango dira bi izan ezkero eta hiru izanda, 550 euro. Arazo ekonomikoak dabezanentzako, prezioak aldatu daitekez.
Autobusetan abuztuaren 3an urtengo dira ume eta gaztetxoak, begiraleakaz batera, Arratiatik Lekeitiorantza eta bertan hamabi egun egin ostean, abuztuaren 14an egingo dabe bueltea.