UDALEKU IBILTARIAK

Zabalik dago UEMAren Salto! udalekuetan izena emoteko epea

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 10a

2008 eta 2011 urte bitartean jaiotako gaztetxoek emon ahal izango dabe izena txanda bietako baten.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, urtero lez, aurtengo udarako be antolatu dauz Salto! udaleku ibiltariak, udalerri euskaldunetako gazteak saretu eta euskerearen inguruan sensibilizetako helburuagaz. Udaleku ibiltariak izango dira, Markina-Xemeinen hasi eta Aulesti eta Berriatuatik pasau ostean, Ondarroan amaituko diranak. 

Txanda bi egingo dira, bata bagilaren 23tik garagarrilaren 1era eta bigarrena garagarrilaren 3tik 11ra. Izena labur.eus/salto2026 estekan emon daiteke martiaren 31ra arte. Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Igorre, Zeanuri eta Zeberioko 2008 eta 2011 urte tartean jaiotakoek emon ahal dabe izena.

Aisialdi eta euskal kultureagaz lotutako egitarau erakargarri honegaz, “euskeraz bizi diran gazteak inertziatik konzientziarako saltua emotea eta horregaz efektu biderkatzailea sortzea” da helburua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!