Martiaren 9tik eta 28ra bitartean, Loraldia Festibalaren hamabigarren edizinoa ospatuko da, "Baga, Biga, Higa, Maurizia!" lelopean. Bilboko hamar aretoren artean, diziplina ugaritako sortzaileek ikuskizun ugari taularatuko ditue: "Loraldia Festibalak lekua egin deutsa sormenari, hitz handitan. Sortzaile barriak deskubridu ditu, proposamen ausartak plazaratu ditu, emakume sortzaileei plaza eta protagonismoa eskaini deutse, sortzaileen arteko lankidetza sustatu dau, iturri zaharretik edan eta uniberso barrietara zabaldu dau euskeraz sortutako kulturea".
Kultur eskaintzea zabala izango da eta ikuskizun batzuetarako sarrerak, BEGITUn zozketauko dira datozan asteetan. Holan, martiaren 19tik 22ra egingo diran ikuskizunen artean, honeetarako sarrerak daukaguz BEGITUren irakurleen artean zozketatzeko: Nogen taldearen emonaldirako, Potasio film laburraren proiekzinorako eta Ahaztu nirekin ikuskizunerako.
Jaialdiaren bigarren hasteko emonaldien sarreren zozketan parte hartu gura izan ezkero, bilatu artikulu honen argitalpena BEGITUren sare sozialetan (Facebook, Instagram, Mastodon eta X), jarraitu BEGITU kontua, alkarbanatu argitalpena eta itxi komentarioetan zerrendako zein ikuskizunetara joan gura dozun. Suerte on eta adi hurrengo asteko zozketeari be!
