ZINEMA

Laburbira ekimenaren emonaldiak egongo dira Arratian zehar

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 9a

Aitor Gametxoren 'Geratzen den hori' filmeko fotograma.

Areatzan, Diman eta Igorren proiektauko dira XXIII. Laburbirako filmak. Areatza eta Diman martiaren 13an izango dira zazpi film labur aukeratuen proiekzinoak eta Igorren, hilaren 21ean.

Aurtengoa hogeta hirugarren edizinoa izango da, euskal zinemagintza huspotutea eta herritarrei euskeraz sortutako film laburrak ezetuarazoteko helburua dauka jaialdiak. Areatza eta Diman, hilaren 13an 19:00etatik aurrera proiektauko dira filmak Areatzako udaletxean eta Dimako eskolako kamaran. Igorren, Lasarte Aretoan, 21ean, izango da emonaldia 20:00etatik aurrera. 

Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian, 2025) 
Gauero hotel desbardin bat. Atzen larru jotea eta maitalearen begi hutsetara atzen begiradea. Andra bat igesean. Gauero alkarrizketa bardina, denpora milimetrauan. Nazkatu zan egunean euki eben atzen alkarrizketea.

Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz, 2025) 
Aita ohean gaixo dauka Joxepik, Iparragirre baserriko alaba zaharrenak, eta bere gain hartu beharko dau haren egitekoa: kontrabandoan pakete astun bat garraiatzea Frantziako mugaren beste aldera. Gau baltzean, karabineroak ez dira basoak ostenduten dauan arriskurik bildurgarriena…

Fischy (June Asua, 2025) 
Kale zikinetan barrena, goseak jota dabilen katu bat arrain baten bila doa, eta badirudi topau dauala altxorra! Usteak erdia ustel, ordea. Kalean, itxurak engainagarriak izan daitekez…

A-Maniki (Elixabet Nuñez, 2025) 
Adineko andra bat mundu digitalera ezin egokituz bizi da. Hainbeste, non astiro-astiro desagertuz doan gizartetik…

Geratzen den hori (Aitor Gametxo, 2025) 
2011n ama hil ostean, zuzendariak bidaia intimo bateri ekingo deu- tso haren objektu personalen eta oroitzapenen bitartez. Film labur dokumental honek dolua eta gaixotasuna eta honeek duintasunagaz, zaintzeagaz eta transmisinoagaz daben loturea aztertzen dau.

Orain zer? (Ainhoa Urgoitia, 2025) 
Bularreko minbizia izan daben andrei ahotsa emonaz, gizartean gorputzaren inguruan eregitako zenbait arauk andrei zelan eragiten deutsien erakusten dau dokumental hunkigarri honek.

Hortzikara (Ane Cuesta, 2025) 
Haginak jausi eta barriz be ateraten ez jakozan neskato baten ama itxaropena galduta dabil. Konturatuten ez dan arren, bere alabearen arazoen jatorria uste baino gertuago dago...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!