BOLA-JOKOA

Arratiako Komarkala Bola Txapelketako lehen tiraldia Lemoarentzat

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 9a

Zapatuan, hilak 7, Lemoan hasi zan Arratiako Komarkala Bola Txapelketea eta lehen tiraldia Lemoak irabazi eban 595 puntu eskuratuta.

Hauxe izan zan sailkapena:

1-. Lemoa A                         595
2-. Elorriaga                         545
3-. Oba                                  537
4-. Zeanuri                            504
5-. Bargondia (Lemoa B)    455
6-. San Kristobal                  342

Aurreko urteetan Bizkaiko Bola Txapelketa Komarkalean parte hartzean eben talde arratiarrek baina igazko bidea segiduta aurten be Zornotzakotik bananduta Arratia mailan jokatzen hasi dira txapelketea federauta dagozan sei talde arratiarrak: Lemoa A, Bargondia (Dima), Elorriaga (Lemoa), Oba (Dima), San Kristobal (Igorre, Artaungo bolalekua-Dima) eta Zeanuri (Aroztegietako bolalekua-Dima).

Datorren zitea Lemoako bolalekuan izango da eta bertan Arratiako Banakako Bola Txapelketea jokatuko da hilaren 28an, arrastiko 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!