Arrastia Axular Herriko Tabernan hasi zan etxebizitza sindikatu desbardinen mahai-inguruagaz, Gero, 20:30etik aurrera kontzertuak eta ekitaldi nagusia egin ziran Kiñun. Bertan azaldu eben, 6 urtez luzatu dala epaiketearen prosezua eta horretarako hainbat “trikimailu” erabili dauzala poliziak etxebizitzearen mobimentuaren kontrako eraso zuzena egiteko.
Alkartasun jaialdiko antolakuntzatik argi adierazo eben jaialdia ez zala helbururik bako jaialdi huts bat eta bagilaren 3an Bartzelonara joango dirala auzipetuei indarra eta babesa emotera.