ARDI MOZKETEA

Mikel Etxebarria: “Bihotza ahoan daukagula gagoz euskaldun guztiok”

Ager Barragan 2026ko martxoaren 4a

Gaur emon deutsie hasikerea Zeelanda Barrian jokatuten dan eta Euskal Herriko Selekzinoak lehenengoz parte hartuten dauan ardi moztaileen The Golden Shears munduko txapelketeari.

Gaur, hilak 4, hasi eta zapatura arte jokatuko dan txapelketan arratiar bi dagoz parte hartuten; Janire Artabe eta Mikel Etxebarria dimoztarrak. Atzo, txapelketan parte hartuten daben herrialdeei aurkezpen mahoria egin eutsien eta bertan Haka jantza ikusi, hango kanta herrikoiak entzun eta janari tipikoa dastatuteko aukerea euki eben parte hartzaileek. Mikel Etxebarriak BEGITUn adierazo dauanez, estadiora sartu eta bertan ikurriñea ikustea “terriblea” izan zan eta euskaldun guztiak asko emozionau ziran.

Gaur hasi dabe txapelketea eta bost euskaldunek hartu dabe parte, horreetako bat izan da Janire Artabe dimoztarra junior woolhandling modalidadean. Etxebarriak bihar, hilak 5, hasiko dau munduko kategorien txapelketea eta bertan paper ona egitea espero dauala adierazo dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!