Aurreko urteetan Bizkaiko Bola Txapelketa Komarkalean parte hartzean eben talde arratiarrek baina igaz lez, aurten be Zornotzakotik banandu eta Arratia mailan jokatuko dabe txapelketea federauta dagozan sei talde arratiarrek: Lemoa A, Lemoa B (Bargondiako bolalekua), Elorriaga (Lemoa), Oba (Dima), San Kristobal (Igorre, Artaungo bolalekua) eta Zeanuri (Aroztegietako bolalekua, Dima).
Txapelketea jardunaldi ugaritan banatuta dago, martiaren 7tik maiatzaren 30era arte eta jardunaldi guztiak hasiko dira arrastiko 16:30ean hurrengo datetan: martiaren 7an, Lemoan; martiaren 28an, Lemoan (Arratiako Banakako Txapelketea); aprilaren 18an, Lemoan (Arratiako Binakako Txapelketea); aprilaren 25ean, Aroztegietan; maiatzaren 9an, Oban; maiatzaren 16an, Bargondian; maiatzaren 23an, Elorriagan eta maiatzaren 30ean Artaunen.