Zaztaparrak Asti Taldeak antolatutako urteroko udaleku itxiek badaukie non batu aurten be; Lekeition egingo dira. Autobusetan abuztuaren 3an urtengo dira ume eta gaztetxoak, begiraleakaz batera, Arratiatik Lekeitiorantza eta bertan hamabi egun egin ostean, abuztuaren 14an egingo dabe bueltea.
Aurten 2009 eta 2019 urte bitartean jaiotako umeak hartuko dira eta lehenengo bilera informatiboa martiaren 5erako, eguena, dago deituta, 19:00etan Igorreko Kultur Etxean. Izen emotea barriz martiaren 12an eta 13an egin ahal izango da, 17:00etatik 19:00etara, Igorreko Kultur Etxean. Ume bakotxeko prezioa 250 eurokoa da baina neba-arrebentzako, 450 euro izango dira bi izan ezkero eta hiru izanda, 550 euro. Arazo ekonomikoak dabezanentzako, prezioak aldatu daitekez.