Martiaren 9tik eta 28ra bitartean, Loraldia Festibalaren hamabigarren edizinoa ospatuko da, "Baga, Biga, Higa, Maurizia!" lelopean. Bilboko hamar aretoren artean, diziplina ugaritako sortzaileek ikuskizun ugari taularatuko ditue: "Loraldia Festibalak lekua egin deutsa sormenari, hitz handitan. Sortzaile barriak deskubridu ditu, proposamen ausartak plazaratu ditu, andra sortzaileei plaza eta protagonismoa eskaini deutse, sortzaileen arteko lankidetza sustatu dau, iturri zaharretik edan eta uniberso barrietara zabaldu dau euskeraz sortutako kulturea".
Kultur eskaintzea zabala izango da eta ikuskizun batzuetarako sarrerak, BEGITUn zozketatuko dira datozan asteetan. Holan, martiaren 11tik 15era egingo diran ikuskizunen artean, honeetarako sarrerak daukaguz BEGITUren irakurleen artean zozketatzeko: Ahots kordak, Appa Maurizia eta Voyage, Voyage, urruneko hotsak.
Jaialdiaren lehen hasteko emonaldien sarreren zozketan parte hartu gura izan ezkero, bilatu artikulu honen argitalpena BEGITUren sare sozialetan (Facebook, Instagram, Mastodon eta X), jarraitu BEGITU kontua, alkarbanatu argitalpena eta itxi komentarioetan zerrendako zein ikuskizunetara eta nogaz joan gura dozun. Suerte on eta adi hurrengo asteko zozketeari be!
