BERBALDIA

Liztor asiarraren inguruko berbaldiak Artea, Dima eta Zeberion

Asier Abrisketa 2026ko martxoaren 3a

Asteon Liztor asiarraren inguruko berbaldiak antolatu dabez Artea, Dima eta Zeberion. Lehenengoa gaur, hilak 3, arrastiko 18:00etan Arteako Kultur Etxean egingo da. Diman bihar, hilak 4, egingo da 18:30ean Abaroa aretoan eta atzena, Zeberiokoa, zapatuan, hilak 7, egingo da goizeko 11:00etan Hogar-ean.

Berbaldi honeetan, liztor asiarraren herriko egoerea aztertuko dabe, batez be 2025ean gertatutakoa, herri bakotxeko gaur egungo egoerea eta 2026rako jarritako helburuak azalduz.

Horrez gain, tranpen barriztatzearen garrantzia azpimarratuko dabe eta tranpa eta erakargarri barriak eskuratuteko aukerea aukingo dabe gerturatuten diranek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!