FEMINISMOA

Martiaren 8ko ekintzak Arratian zehar

Ager Barragan 2026ko martxoaren 2a

Arratiako Mugimendu Feministak deitutako manifestazinoaz gainera, jarduera ugari dagoz antolatuta aurretik zein atzetik.

Andren eskubideen aldeko burrukan oindino be egiteko asko dagoala-ta, Arratiako Mugimendu Feministea buru-belarri ibili da aurtengo martiaren 8a antolatuteko lanean. Holan, AMFk egitarau bateratua aurkeztu dau, momenturik gorena martiaren 8ko manifestazino eta ekitaldia izango dalarik. Aurtengo leloak feministek zapalkuntzaz betetako mundu hau eraldatuteko daukien grina erakusten dau: “Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka”.

Martia hasikeran zehar Arratiako Mugimendu Feministak, andra taldeek zein udaletxeek antolatu dabezan jarduera ugariez gainera, gazte feministek zita garrantzitsua izango dabe martiaren 7an, hurrengo egunerako motorrak berotuteko helburuagaz. Izan be, aurten hirugarrenez antolatu da Ganbara Feminista, Arratiako gazte egun feministea. Martiaren 7an, Areatzako Laminetxe Gaztetxean eroango da aurrera egun osoko ekimena.

Martiak 2, astelehena
ARTEA
· 18:30ean, Emakumeak herri kiroletan: geu ere bagara nor! dokumentalaren proiekzinoa. Kultur Etxean.

Martiak 6, barikua
ARANTZAZU
· 20:00etan, bertso-poteo feminista. Montero tabernatik.

ARTEA
· 18:00etan, Irati Astondoa eta Uxue Ansorregiren herri kirol erakustaldia. Plazan.
· 19:00etan, Harriti taldearen harri proba erakustaldia.
· 21:00etan, andren afaria Herriko Bentan: barazki kremea, lasagna (okelazkoa edo begetala) eta pantxinetea. Txartelak salgai martiaren 3ra arte; 20 euro.

BEDIA
16:30etik 18:30era, Andrentzako ile-apaindegi zoroa eta kafea. Eskolan.

Martiak 7, zapatua
AREATZA
· III. Ganbara Feminista: 10:00etan, harrera eta gosaria Laminetxe Gaztetxean; 11:00etan, tailerrak: mural margoketa kolektiboa eta Aliantzak josiz; 13:00etan, mahai-ingurua: Beste Arratie bat feminismotik; 15:00etan, bazkaria udaletxeko arkupeetan; 17:00etan, bertso-saio musikatua arkupeetan: Aissa Intxausti, Oihana Arana eta Aner Peritz; 19:00etan, Rally Poteoa; 22:00etan, ekitaldi feministea Laminetxen; 22:15ean, karro-poteo girotua Laminetxetik hasita; gero, MJ Ganbara Laminetxen. 

· 12:30ean, Balkoitik balkoira Ane Labaka eta Oihana Bartra bertsolariakaz. Gudarien Plazan. Ostean, argazki herrikoia.

IGORRE
· 19:30ean, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen ZtandaP bakarrizketea. Lasarte Aretoan.

Martiak 8, domekea
DIMA
· 11:00etan, iturriaren inaugurazinoa: testuaren irakurketea, abestia eta alkarteakaz topa. Andren parkean.

IGORRE
· 12:00etan, manifestazinoa eta ekitaldia. Kultur Etxetik.

ZEBERIO
· 12:00etan, elkarretaratzea, Sei emakumeren testigantza, iraganeko Zeberio ulertzeko dokumentalaren proiekzinoa eta mokadutxoa.

Martiak 9, astelehena
ARTEA
· 18:30ean, (Des)kontrolatuta? antzezlana. Kultur Etxean.

Martiak 10, martitzena
ZEANURI
· 18:00etan, Ahizpatasunaren hariak dokumental proiekzinoa. Kultur Etxean.

Martiak 11, eguaztena
LEMOA
· 18:00etan, Migrad@s sin fronteras: visibilizando las violencias contra las mujeres inmigrantes en situación administrativa irregular erakusketearen aurkezpena. Kotxepin Kultur Etxean.

Martiak 13, barikua
ZEBERIO
18:00etan, maskulinidade toxikoari buruzko tailerrak (bat 10-12 urte ingurukoentzako eta bestea gurasoentzako).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!