Nafarroa erdialdean eta hegoaldean ekoiztutako produktuak eskuratzeko aukerea egongo da, eta irabazien % 25a, beste behin, eremu haretako euskalgintzara bideratuko dabe.
Aurtengo eskaintzan, besteak beste, oliba-olio birjina estra, konserbak, arroza, pastea, lekaleak eta ardao loteak egongo dira. Produktu guztiak euskeraz etiketauta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan erosi ahal izango dira. Helburua da konsumo arduratsua sustatzea, tokiko ekoizpena indartzea eta, aldi berean, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzeari bultzadea emotea. Eskabideak ohiko moduan egin ahal izango dira, tokian tokiko eragileen bidez edo internetetik errigora.eus helbidean.
Errigora egitasmoak euskerea, auzolana eta elikadura-burujaubetzea ditu ardatz nagusi. Nafarroako euskalgintzea indartzeaz gainera, ekoizleak eta konsumitzaileak lotzean dituan sare herritarra da, herrigintzea egiteko modu praktiko eta eraginkorra. Kanpaina honeek urteetan zehar milaka herritarren babesa jaso dabe, eta horreri esker hainbat proiektu euskaldun aurrera eroan ahal izan dira.
Aurten, gainera, aitortza berezia jasoko dau: datorren 24. Korrikak Errigora omenduko dau. Antolatzaileek azpimarratu dabenez, ekimenak “Euskara gara” leloa ondo islatzen dau. Errigoraren kanpainea ez da produktuak erosteko aukerea bakarrik; konsumoaren bidez auzolana sustatzeko eta euskerearen alde egiteko modu zuzena be bada. Eskutik eskura, herria egiten segiduteko beste aukera bat.