Gizonezkoen Arratia Ak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Galea A taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. Atsedenaldira huts eta bateko emaitzagaz heldu baziran be bigarren zatian arratiarrek bueltea emon eutsien markagailuari. Golak, Paul Garaigordobilek 47. minutuan, Xabier Orbek 53. minutuan eta Anton Izak 90. minutuan sartu ebezan. Bost jardunalditan garaipenik lortu barik eta puntu bakarra lortuta etozan Igorrekoak. 22 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Apurtuarte taldearen kontra hilaren 28an, 18:30ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Montefuerte A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Atsedenaldira 2-0 heldu ziran eta bigarren zatiko 72. minutuan Lukas Aldapek sartu eban arratiarren gola. Arratia Bk lau partidu eroiazan galdu barik. 22 jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Arratia Bk eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Lekeitio A taldearen kontra martiaren 1ean, 12:55ean.
Andrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Añorga taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. Arratia Ak hamaika partidu eroiazan galdu barik. 17 jardunaldiren ostean 36 puntu ditu Arratia Ak eta bigarren postuan dago, lider dan Athletic C taldeagaz bardinduta. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau lidertzan dagoan Athletic C taldearen kontra martiaren 7-8ko astegoienean.
Andrazkoen Arratia B taldeak be domekan arrastian jokatu eban etxetik kanpo eta 4-2 galdu eban. Arratiarrak aurreratu ziran 5. minutuan Uxue Aurtenetxek sartutako gol bateri esker baina 41. minutuan etxekoek partidua bardindu eben penalti bateri esker. Bigarren zatian be Aurtenetxeren gol bateri esker 1 eta 2 aurreratu ziran arratiarrak. Hortik aurrera heldu ziran etxekoen binakoa 60. minutuan, 3 eta 2koa 66. minutuan eta 4 eta 2koa 83. minutuan. 18 jardunaldiren ostean 41 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago, lider dan Indartsurengandik puntu bira, honeek partidu bat gitxiago jokatu dabe. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Bk Erandioko Betiko Neskak B taldearen kontra hilaren 28an, 17:10ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Iurretako A taldearen kontra eta 3-0 irabazi eban. Gol guztiak bigarren zatian heldu ziran, 68. minutuan Ander Garciak sartu eban lehena, bigarrena Jon Casillasek sartu eban 83. minutuan eta Garciak bere bigarren gola eta lemoaztarren hirugarrena 89. minutuan egin eban. 22 jardunaldiren ostean 46 puntu ditu Lemoako taldeak eta hirugarren postuan dago; bigarren postuan eta igoera postuetan dagoan Ermua puntu bira dauka. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Padura B taldearen kontra hilaren 28an, 17:00etan.