FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Ak eta Bk lidertzan segiduten dabe

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 16a

Andrazkoen Arratia A taldeak atsedena izan dau joandako astegoienean eta B taldeak 4-0 irabazi eban. Lemoako Harrobik irabazi egin eban etxetik kanpo; gizonezkoen Arratia Bk bardindu etxean eta gizonezkoen Arratia Ak galdu etxetik kanpo.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu eguerdian jokatu eban Berriotxoa A taldearen kontra eta 4-0 irabazi eban. Golak Uxue Aurtenetxek (24. minutuan), Iratxe Bernaolak (38. minutuan), Alaitz Zelestinok (39. minutuan) eta Miren Gordok penaltiz (55. minutuan) sartu ebezan. 17 jardunaldiren ostean 41 puntu ditu Arratia Bk eta lidertzan dago, halanda be bigarren sailkatua dan Indartsuk partidu bat gitxiago jokatu dau. Datorren partidua Pauldarrak B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 22an, 17:00etan.
 
Andrazkoen Arratia A taldeak atsedena izan dau joandako astegoienean eta datorren partidua Añorga taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 22an, 17:00etan. 16 jardunaldiren ostean 36 puntu ditu Arratia Ak eta lidertzan dago.
 
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Abadiño A taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. Arratiak ez dau bururik altxetan eta atzen bost partiduetan puntu bakarra lortu dau, halanda be 21 jardunaldiren ostean 36 puntu ditu eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan, hori bai laugarren postuan dagoan Mungia A taldea puntu bira baino ez dauka oin. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Galea A taldearen kontra hilaren 21ean, 17:00etan.
 
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Etxebarria A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 21 jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Arratia Bk eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 21ean, 15:45ean.
 
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo San Miguel A taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Lemoaztarrak gol bi sartu ebezan lehen zatian, lehen gola Unai Zuluetak sartu eban 29. minutuan eta bigarrena Unax Arnaizek 44. minutuan. Bigarren zatian etxekoek aldea murriztu eben 54. minutuan 1 eta 2koa eginaz. Handik hiru minutura Lemoako taldea jokalari bat gitxiagogaz gelditu zan baina markagailua ez zan mobidu. 21 jardunaldiren ostean 43 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan dagoan Ermua taldearengandik lau puntura. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Iurretako A taldearen kontra hilaren 21ean, 17:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!