EUSKARABENTURA

Zabalik dago Euskarabentura espedizinoan izena emoteko epea

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 13a

Garagarrilero Euskal Herria oinez eta euskeraz zeharkatzen dauan Euskarabenturak martiaren 2ra arte zabalik dauka izen-emotea. Aurtengoa izango da zortzigarren aldia, eta 127 gazte aukeratuko dabez garagarrilaren 1etik 31ra egingo dan hilebeteko espedizinoan parte hartzeako.

Hautatuen zerrendea aprilaren 22an plazaratuko dabe, eta hilaren 22tik 30era bitartean baieztatu beharko dira parte-hartzeak. 2009, 2010 eta 2011n jaiotako gazteei zuzendutako ekimena da; atzen urtekoen kasuan, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa edo diasporan jaiotakoei aplikauko jakie.

Izen-emotea egiteko, formularioa bete eta minutu bateko aurkezpen bideoa bialdu behar da, nahitaez WeTransfer bidez. Horrez gain, banakako proiektu bat be aurkeztu beharko dabe, sei formatuetako baten eta hiru gai proposatuetako baten inguruan.

Bestalde, 2026ko espedizinorako lantalde urdina (mediku, erizain…) osotzeko kide bila be badabiz; kasu horretan, zezeilaren 20a izango da izena emoteko atzen eguna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!