ARATUSTEAK

Aratusteak Arratian zehar

Ager Barragan 2026ko otsailaren 12a

Zezeilaren 13tik 17ra izango dira aurtengo Inauteriak eta udalek zein alkarteek antolatutako jarduerak astegoienean eta martitzen karnabalean egingo dira. Herri batzutan, antxinako ohitura zaharrak berreskuratu dira, esaterako Arteako Kokomarroak eta Dimako Txuxoaren jantzea. Beste batzutan barriz, mozorro koloretsu eta modernoagoak ikusi ahal izango dira desfile eta kalejiretan.

Biharko, hilak 13, jarduerak orokorrean umeentzako dagoz bideratuta, eskolan disfrazau ostean mozorro horreekaz urtengo dira-ta arrastian.

Zezeilak 13, barikua 
Artea 
· 16:30ean, txokolatea plazan Anots Guraso Elkartearen eskutik.
· 18:00etan, Elexabeitin alkartu.
· 19:00etan, Kokomarroen kalejirea, Elexabeititik plazara. Plazan epaia irakurri, Kuberue erre eta Kokomarroen jantzea. 

Bedia 
· 18:00etan, umeen mozorro desfilea Ludotekatik plazara.
· 18:30etik 19:15era, Ludotekako Jaialdia.

Igorre 
· 17:00etan, Disko Festa Lasarte plazan (euria egin ezkero aterpean).
· 18:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen jantzaldia. Gero, txokolatea.

Zeanuri 
· 15:30ean, eskolako umeen jaialdia frontoian.
· 16:30ean, meriendea Guraso Elkartearen eskutik.
· 17:00etan, Altxorraren Bila 
· 18:00etan, mozorro desfilea. 

Zeberio
· 17:30ean, egurrezko jolasak, plazan.
· 18:30ean, Gora bihotzak ikuskizuna. Musikea, edaria eta jana guraso alkarteko txosnan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!