FUTBOLA

Zabalik dago Arratiaren Aste Santuko Futbol Kanpusean izena emoteko aukerea

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 9a

Martiaren 20ra arte emon daiteke izena martiaren 30 eta 31n eta aprilaren 1ean Igorreko Urbieta zelaian egingo dan kanpuserako.

Arratia Futbol Taldeak aurten be antolatu dau Aste Santuko futbol kanpusa. Futbolean olgau bakarrik ez, urtekera, teknifikazino zein ginkana eta jolasak egiteko aukerea izango dabe hiru egunez 2014 eta 2021 urteen artean jaiotako neska-mutilek. Ordutegia goizekoa izango da, 09:30etik 14:00etara.

Ume bakotxeko prezioa 65 eurokoa da, ordainketa horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat be sartzean dira. Izena emoteko 747 452 538 edo 94 631 57 04 telefonoetara deitu edo cdarratia@cdarratia.com helbidera idatzi behar da martiaren 20ra arte. Kanpusa aurrera eroateko gitxieneko kopurua bete behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!