KANPORAMARTXO

Kanporamartxo ospatuko dabe hainbat herritan

Ager Barragan 2026ko otsailaren 6a

Urtero lez, Inauterien aurreko domekan, aurten hilak 8, hainbat herritan txitxiburduntzia egitera urtengo dira herritarrak. Gurean, Areatza, Artea, Bedia eta Diman ospatuko dabe Kanporamartxo eta bertan parte hartuteko izena emoteko epeak zabalik dagoz.

AREATZA
· 10:00etan, mendi urtekerea Upo eta Urkidira (9km eta 450m desnibela).
· 11:30ean, txitxiburduntzia Upokomakatzan. Izena emoteko atzen eguna gaur, hilak 6, 627 021 082 eta 676 215 397 telefonoetara idatzita.
ARTEA
· 09:00etan, Artea-Ermitabarri-Artea ibilbidea.
· 12:00etan, Elexabeitin txitxiburduntzia.
BEDIA
· 09:00etik 15:00etara, urtekerea Ganguren Mendi Taldeak antolatuta.
DIMA
· 11:30ean, ibilbidea Artaungo plazan hasita. 
· 13:00etan Artaungo plazan txorizoa, urdaia eta pamitxea Guraso Elkartearen eskutik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!