WALLBALL

Arratiar bi Florida vs The World Wallball Txapelketako garaile

Ager Barragan 2026ko otsailaren 5a

Lur Ziarrusta eta Mikel Beldarrain pelotari arratiarrak, Floridan jokatuten dan Florida vs The World Wallball Txapelketea irabazi daben lehenengo bikote europarra bihurtu dira.

Txapelketa hau, urtero, Floridako Hollywood uriko Hollywood Beach-en ospatuten dan wallball txapelketea da eta bertan, Floridako bikoteak Estatu Batuetako eta munduko beste herrialde batzutako bikoteen kontra jokatuten dabe. Finala New Yorkeko Brian Duran eta Michael De Crescenzok osotutako bikotean aurka 21-18 irabazi ostean, aurtengo edizinoko garrikoak Arratiara ekartea lortu dabe Ziarrusta dimoztarrak eta Beldarrain arteaztarrak.

Beldarrainek BEGITUri adierazo deutso, txapelketa hau aspalditik euki dabela euren egutegian markauta denporaldia amaituteko dauan torneorik garrantzitsuena dalako eta, garaipen honegaz, euren helburua bete dabela.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!