SANTA AGEDA

Santa Agedako argazkiak behar ditu BEGITUk

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 5a

Atzo, zezeilak 4, ohiturea dan lez, Arratia, Ubide eta Zeberion hainbat talde atera ziren kalera Santa Ageda ospatzeko: koruak, eskolako umeak, gazteak, kuadrillak, alkarteak eta auzokideak.

BEGITU aldizkariaren hurrengo alean jasoteko, eguneko argazkiak batu gura doguz. Argazkirik badaukazu, bialdu mesedez begitu@begitu.eus helbidera.

Herriz herriko giroa erakusteko ezinbestekoa da zuon argazkiak jasotea! Eskerrik asko zuon laguntzeagaitik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!