Omenaldia urtailaren 31n izan zan, eta bertan Orburutxo eta Zainzuriñe panpinak aurkeztu ebezan; Korrikaren ibilbidean bidelagun izango diranak Atharratzetik Bilbora bitartean.
AEKko ordezkariek azpimarratu eben Errigorak hiru ardatz nagusi dituala: euskerea, auzolana eta elikadura-burujaubetza, eta 24. Korrikaren leloagaz —Euskara gara— bat egiten dauala. Ane Elordik, Korrikako arduradunak, nabarmendu eban helduen euskalduntzean be bidelagun dala Errigora.
Ekitaldian, Errigoraren izenean Adriana Urmenetak eta Irati Abiok eskerrak emon eutsiezan AEKri aitortzeagaitik, eta ospakizuna bazkari bategaz eta Kittu eta DJ Bull-en musikeagaz biribildu eben.