AGATE DEUNA

Urteroko makila hotsak Agate Deunaren bezperan

erredakzinoa 2026ko otsailaren 4a

Bihar,  hilak 5, da Agate Deunaren eguna eta gaur, hilak 4, urtero lez talde ugari urtengo dira Arratia, Ubide eta Zeberion, makilea eskuan hartuta auzoz auzo eta kalez kale santa eskean.

Urtero lez, Udal, eskola eta alkarteek hainbat kantaldi antolatu dabez eta hemen batu doguz deialdi nagusiak baina egongo dira eskolaume, gazte, kuadrilla, alkarte eta auzokideek osotutako hainbat talde be, Agate Deunaren bezperan gurean hain errotuta dagoan tradizino hau betetan urtengo diranak.

Protagonista nagusia Arratiako Korua izango da aurten be, 75garrenez urtengo da-ta santa eskean, Arratian bakarrik ez, Bizkaia be kurutzatuta. Urtero lez, 07:45ean Areatzako parrokian mezea entzun dabe Arratiako Korukoek eta kantaldiak Zeanurin abiatu dira 08:25ean. Hortik Arantzazura (08:40), Igorrera (09:00), Dimara (09:20), Lemoara (09:40) eta Bediara (09:55) joango dira, Arratiatik urten aurretik. Usansolon 10:15ean eta Zornotzan 10:55ean kantauko dabe, gero Bilbora heltzeako. Egunean zehar, Bilboko hainbat lekutatik pasauko dira eta atzen agurra Arriaga antzokiaren aurrekaldean egingo dabe.

Bueltan, Galdakaon geldialditxoa egin ostean 21:10ean Artean eta 21:20an Areatzan kantauko dabe egunari agur egiteko. Bidean batutako diru guztia Caritasentzat izango da.

Zezeilak 4, eguaztena. Santa Ageda bezperea
Arantzazu
18:00etan, plazatik hasita.

Artea
16:00etan, eskolan; 16:30ean, plazan; 17:00etan, tostadak San Martinen; 18:30ean, Garain 19:00etan, txokolatea plazan.

Bedia
17:00etan, plazatik hasita kantaldia auzoz auzo.

Dima
09:00etan, eleizako koruaren kantaldia; 09:20an, Arratiako Korua; eskolako umeak be plazan egongo dira eta abestuko dabe herrian zehar.

Igorre
15:00etan, korua herrian zehar. Urbietako aparkalekutik hasita.

Lemoa
09:40an, Arratiako Korua eta J.B. Eguzkitza Meabe Ikastetxeko ikasleak. Udaletxeko plazan.

Ubide
16:30ean, plazatik hasita.

Zeanuri
Arrastian zehar talde desbardinen kantaldiak auzoetatik.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!