Unidade didaktikoak KORRIKAren webgunean dagoz eskuragarri eta Euskal Herri osoko ikastola, eskola eta euskaltegietan zabaltzeko sortu dabez. Moltso bitan banatzen dira: batetik, Ikastolen Elkarteagaz batera egindako ikasmaterialak, adinaren arabera sailkatuak, Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte; bestetik, AEKren Didaktika Sailak euskaltegietarako prestatutako atazak, A1etik C1era arteko mailetan antolatuta.
Materialetako batek ezaugarri berezia dauka, entzumen arazoak izan daikien personek erabili ahal izateko egokituta dagoalako. Edizino honetako unidadeek ohiko helburuak mantentzen ditue: euskerearen aldeko jarrerea zabaltzea, hizkuntzeaganako kontzientzia piztea, erabileran eragitea, euskal kultura transmitidutea eta KORRIKA iragartea.
Aurkezpenaren harira, Iñaki Zapirain eta Jon Alustizagak berba egin dabe, ikastetxeetarako unidade didaktikoen egileakaz, baita AEKren Didaktika Saileko Amaia López de Luzuriagagaz be, euskaltegietarako materialen inguruan. Zapirainek eta Alustizak Korrika Txokoa jarduera eta KORRIKA amaitu ostean lantzeko Hurrengora arte! proposamena nabarmendu dabez; López de Luzuriagak, ostera, hiru materialeko sorta aurkeztu dau euskaltegietarako, tartean Korrika historian izenekoa, hezkuntza arruntean zailtasunak izan daikien personentzat egokitua.
Ikastetxeetarako unidade didaktikoak. Informazino gehiago.
Euskaltegietarako unidade didaktikoak. Informazino gehiago.