TELEBISTA

'Irabazi arte!' telesailaren 5. denporaldiko lehen atala Arratiako hainbat herritan eta Zeberion emongo dabe

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 28a

Euskerazko ikus-entzunezkoak sustatzeko UEMAk eta EITBk sinatutako hitzarmenari esker, Irabazi arte! telesailaren denporaldi barriko lehen atala herrietan eskainiko dabe aurten be.

ETBk jakinarazi dauanez, lehen atala urtarrilaren 30ean ipiniko dabe ikusgai Makusi plataforman, eta zezeilaren 6an emongo dabe ETBn. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide diran herrietan, beraz, urtailaren 30etik aurrera eskaintzeko aukerea egongo da.

55 minutuko iraupena daukan atal hori Arratiako lau herritan eta Zeberion emongo dabe, zehazki ondoko ordutegiagaz: Zeberion urtailaren 30ean, 19:00etan Ermita Zaharrean; Areatzan zezeilaren 1ean, 17:30ean udaletxean; Diman egun eta ordu berean eskolako kamaran; Zeanurin be 1ean 18:00etan, Kultur Etxean; eta Igorren zezeilaren 2an, 18:00etan, Lasarte Aretoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!