24. KORRIKA

Korrika Batzordeak Artea, Igorre, Lemoa eta Zeberion

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 27a

Korrika 24 martiaren 27an pasauko da Arratia eta Ubidetik, eta herritarrek daborduko badaukiez hitzorduak hiru herritan prestaketei ekiteko. AEK-k Korrika Batzordeak deitu ditu datozen egunetarako, herri mailako antolakuntzea bultzatzeko eta parte-hartzea indartzeko asmoz.

Korrika Atharratzetik (Zuberoa) martiaren 19an urten eta 29an Bilbon amaituko da, 2.175 kilometroko ibilbidea egin ostean. Arratiara bariku goizez sartuko da, Bediatik Zeanuriraino, eta Ubidetik urtengo da Murgiarantza. Guztira, 3.436 lekuko-hartze aurreikusi dira edizino honetan.

Ibilbide horren bueltan, herrietako antolaketa landuteko batzorde zabalak egingo dira:

· Lemoan, hilaren 27an, martitzena, 19:00etan, Kotxepinen.
· Igorren, 29an, eguena, 19:00etan, Kubulu Euskaltegian.
· Artean, 29an, eguena, 18:00etan, Kultur Etxean.
· Zeberion, 30ean, barikua, 18:00etan, erabilera anitzeko gelan.

Batzorde horreetan Korrikaren harrerea, ekintzak eta laguntzaileak koordinetako aukerak aztertuko dira. Antolatzaileek herritar, alkarte eta talde guztiei parte hartzeako deia egin deutsee, euskerearen aldeko ekimen erraldoia eskualdean ahalik eta bizi eta ikusgarrien egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!