FUTBOLA

Lemoako Harrobik eta andrazkoen eta gizonezkoen Arratia Bk irabazi

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 26a

Jardunaldi honetan talde guztiek irabazi dabez euren partiduak gizonezkoen Arratia A taldeak izan ezik, Arratia Ak galdu egin dau etxean, eta atzen partidu bietan puntu bakarra atera dau. Andrazkoen Arratia A taldeak atsedena izan dau.

Gizonezkoen Arratia A taldeak Urbietan jokatu eban zapatu arrastian eta 0-1 galdu eban Basurto A taldearen kontra. Basurtukoen gola bigarren zatiko 64. minutuan heldu zan. Arratia Ak bost partidu eroiazan galdu barik eta atzen 6 puntuetatik bakarra lortu dau. 18 jardunaldiren ostean 36 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau bigarren postuan dagoan Dinamo San Juan A taldearen kontra hilaren 31n, 16:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo jokatu eban domeka goizean eta 0-1 irabazi eban Acero taldearen kontra. Arratiarren gola Anton Izak sartu eban 72. minutuan. Arratia Bk sei partidu eroiazan irabazi barik. 18 jardunaldiren ostean 15 puntu ditu Arratia Bk eta hamabosgarren postuan dago eta jatsiera postuak 3 puntura itxi ditu. Datorren partidua etxean jokatuko dau beragaz bardinduta dagoan La Merced A taldearen kontra zezeilaren 1ean, 12:55ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo jokatu eban domeka arrastian eta 2-3 irabazi eban Peña Athletic Santurtzi B taldearen kontra. Atsedenaldira 0-2ko emaitzeagaz heldu ziran 18. minutuan Alaitz Zelestinok eta 43. minutuan Naroa Quintanillak sartutako golei esker. Bigarren zati hasikeran Iratxe Bernaolak 0 eta 3koa sartu eban. Etxekoek aldea murriztu eben 56. eta 58. minutuetan sartutako golei esker. 14 jardunaldiren ostean 32 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago, igoera promozinoa jokatzeko postuan. Datorren partidua etxean jokatuko dau Uritarra taldearen kontra zezeilaren 1ean, 15:30ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak datorren zapatuan, hilak 31, arrastiko 18:00etan jokatuko dau etxetik kanpo Elorrio A taldearen kontra. Gogoratu lidertzan dagoala taldea.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak Arlonagusian jokatu eban zapatu arrastian eta 1-0 irabazi eban Elorrio A taldearen kontra. Lemoaztarren gola Beñat Brazalezek sartu eban 49. minutuan. 18 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hirugarren postuan dago eta igoteko postuan dagoan bigarren sailkatua 4 puntura dauka. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau laugarren postuan dagoan Loiola Indautxu taldearen kontra zezeilaren 1ean, 18:45ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!