Komunikazinoaren mundua beti dago eboluzino konstante baten, informazinoa zabalduteko kanalak eta moduak aldatu egiten dira urteen poderioz eta begituk be aldaketa horren parte izan gura dau. Aldizkariak argitaratuten daroan denporan zehar, ia 24 urte hain zuzen be, hainbat logo eta formatu aldaketa egin dira, beti be, eboluzino konstante hori topau guran. Oingoan be, aldaketa honegaz, hori izan da helburu bakarra; gagozan denporara moldatu eta informazinoa modu serioago eta formalago, baina hurbilago eta erakargarriago baten zabaldutea.
Logoaren aldeketea izan da egin dan lehenengo mobimentua. Betiko kolore bardinak manteniduz, logoaren aldaketa integrala egin dogu. Holan, begituren historian lehenengo aldiz, logoa letra larriz ipintea ebatzi dogu. Maiuskulek indarra eta ziurtasuna transmitiduten dabe, begituk, nahiz eta urteak pasau, hemen segiduten eta segiduko dauala adierazoteko. Logoaren gerezia, begi bat simuletan dauan puntu larrosea da.
Beste alde batetik, sare sozialen eta bertan sortuten eta sortuko doguzan edukien transformazinoa izan da gure ardatzetako bat. Honeetan, logo barriagaz eta formatu eguneratua daukiezan sare sozialetako publikazino eta bideoakaz, lehen begirada baten ezetuten dan identidadea sortu dogu. Aitatu moduan, erabiltzaileei Arratia, Ubide eta Zeberioko informazinoa modurik erakargarri eta eraginkorrenean helarazoteko helburuagaz, begituren esentzia izaten jarraituten dauan baina oingo denporara eta modernidadera egokituta dagoan uniberso bisuala sortu dogu.