GAZTEAK LANKIDETZAN

Hegoaldeko herrialdeetara kooperante moduan joateko deialdia egin dau Jaurlaritzeak

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 19a

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeako izen-emotea zezeilaren 23ra arte egin daiteke https://www.gazteaukera.euskadi.eus/euskadiko-gazteak-lankidetzan/hasiera/ webgunean.

Eusko Jaurlaritzeak bultzatutako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programea aurten be ipiniko da martxan, Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza-ekintzetan sensibilizau eta alkartasun-kulturea sustatuteko helburuagaz. Programea 22 eta 30 urte bitarteko gazteentzako da eta honen bitartez, Amerika, Asia eta Afrikako herrialde batzuetan, normalean garagarriletik urri bigarrenera arte, Gobernuz Kanpoko Erakundeakaz lankidetza-lanak egitera dago zuzenduta. Izen-emotea zezeilaren 23ra arte dago zabalik, https://www.gazteaukera.euskadi.eus/euskadiko-gazteak-lankidetzan/hasiera/ webgunean.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programea 1993an ipini zan martxan eta ordutik, ia 2.600 gaztek bidaiatu dabe hegoaldeko herrialde pobreetara, GKEek bertoko garapenari bultzadea emoteko daukiezan proiektu ugaritan. Atzen urteetan berbarako, Hondurasen, Perun, Ekuadorren, Mexikon, Guatemalan, Bolivian, Kolonbian, Ginean eta Etiopian egon dira boluntarioak. Urtean gehienez ehun gazte onartuten dira eta behin hautaketea egin da, Eusko Jaurlaritzeak aukeratutakoen joan-etorrirako gastuak, herrialdean egoteko bisa eta erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua hartzean ditu bere gain.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!