FUTBOLA

Andrazkoen Arratia A taldeak lidertzea berreskuratu dau

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 12a

Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik euren partiduak irabazi dabez, gizonezkoen Arratia Bk bardindu egin dau eta andrazkoen Arratia Bk galdu.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Oiartzun taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Atsedenaldira galtzean heldu baziran be bigarren zatian Ariane Blascok 60. minutuan eta Nerea Beitia kapitainak 90. minutuan sartutako golek garaipena emon eutseen arratiarrei. Aurreko jardunaldiko Tolosaren kontrako bardinketeak bigarren postuan kokatu ebazan arratiarrak Athletic Cgaz bardinduta baina Tolosak atzen jardunaldian Athleticen kontra lortutako garaipenak eta Arratia Aren garaipenak ahalbidetu dabe Igorrekoak lider izatea barriro. Nerea Beitia kapitainagaz egon zan BEGITU eta hauxe adierazo eban: “Txarto hasi gara baina gola hartu hartu eta gero bizkortu egin gara eta aukerak euki doguz. Bigarren zatian oso ondo ibili gara eta aukera asko euki doguz”. 13 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Ak eta lidertzan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Real Mariño Union taldearen kontra hilaren 17an, 15:45ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Etxebarri taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Lehen zatian kanpotarrak 0-2 ipini ziran. Bigarren zatian arratiarrek aldea murriztu eben 68. minutuan Ainhoa Romerok sartutako golari esker. Aukera parebakoa galdu eban Arratia Bk lidertzan segiduteko, oin bigarren postuan dagoz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bizkerre C taldearen kontra hilaren 17an, 17:45ean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Mungia A taldearen kontra eta 2-3 irabazi eban. Etxekoak aurreratu ziran 22. minutuan baina lehen zatia amaitu orduko bardinketea lortu eban Arratiak Amin Chairak 38. minutuan sartutako golari esker. Bigarren zatian Alex Etxebarriak aurreratu ebazan arratiarrak 59. minutuan eta 76. minutuan Jon Ordeñanak hirugarrena sartu eban. Mungiak 82. minutuan sartu eban 2 eta 3koa. 16 jardunaldiren ostean 35 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Atxulaur A taldearen kontra hilaren 17an, 18:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxean Zaldua A taldearen kontra eta bana bardindu eban. Arratia taldeak deialdi berezia egin eban etxekoak animetako, denporaldi honetan kostata lortzean dabiz puntuak eta. Zaleek erantzun ona emon eben. Kanpokoak aurreratu ziran 22. minutuan baina 89. minutuan bardinketea lortu eban Arratia Bk Mikel Oruek sartutako golari esker. 16 jardunaldiren ostean 12 puntu ditu Arratia Bk eta hamabosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Indartsu taldearen kontra hilaren 17an, 15:30ean.
 
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Montefuerte A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Etxekoen gola 86. minutuan heldu zan eta Gorka Izkarak sartu eban. 16 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Lemoako Harrobik eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Lekeitio A taldearen kontra hilaren 17an, 18:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!