
Aurtengo edizinoak 2175 kilometro, 460 herri eta 3436 lekuko-hartze aukingo ditu eta horregatik dinoe AEK-tik, 2026ko Korrika inoiz baino parte hatzeileagoa izatea aurreikusten dabela. Martiaren 27an goizeko 08:20ean sartuko da Arratian eta Zeanuritik 10:06ean pasau ostean, Arabako noranzkoa hartuko dau.
24. Korrikari buruzko informazino gehiago eskuratu gura dauanak, Korrikako mobikorreko aplikazino ofizialean edo webgunean eskuratu ahalko dau.