Andrazkoen Arratia B taldeak garaipen garrantzitsua lortu eban zapatuan liderra zan Indartsu taldearen kontra 1-2 irabazita eta oin líder da Arratia B taldea. Arratiarrak lehen zati amaieran aurreratu ziran Indartsukoek euren atean sartutako golari esker. Bigarren zatia hasi eta segiduan June Iruarrizagak huts eta bikoa sartu eban; 61. minutuan Indartsukoek bat eta bikoa sartu eben. Hamaika jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Bk eta lidertzan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Etxebarri taldearen kontra hilaren 10ean, 20:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Ugeraga A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban. Bat eta hutsekoa Jon Ordeñanak sartu eban 15. minutuan eta bi eta hutsekoa Alex Etxebarriak 80. minutuan. Hamabost jardunaldiren ostean 32 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Mungia A taldearen kontra hilaren 10ean, arrastiko 17:45ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ermua A taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. Hamabost jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta hamaseigarren postuan dago eta jatsiera postuak 3 puntura ditu, atzen lau partiduak segiduan galdu ditu. Datorren partidua etxean jokatuko dau Zaldua A taldearen kontra hilaren 11n, 12:30ean.
Andrazkoen Arratia Ak atsedena izan dau joandako astegoienean eta datorren partidua domekan jokatuko dau, hilak 11, etxetik kanpo Oiartzun taldearen kontra goizeko 10:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Etxebarri A taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Lemoaztarren golak Unax Arnaizek 51. minutuan eta Unai Zuluetak 54. minutuan sartu ebezan; etxekoek 90. minutuan sartu eben bat eta bikoa. Hamabost jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Lemoako Harrobik eta laugarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 10ean, arrastiko 17:30ean.