Programauta dagozan jardueren artean dagoz puzgarri eta jolasak Arantzazu, Igorre eta Zeberion, film proiekzinoa Areatzan eta izotz pistara urtekerea Diman. Arantzazun jubiladuentzako Bingoa eta herri osoarentzako urtekerea be egingo da, Azpeitiara.
Atzen urteetan legez, Erregenetako Kabalgatak Areatza, Bedia eta Igorren baino ez dira egingo, urtailaren 5ean, iluntzean. Gainera, Erregenetako bezperan kotilioi berezia antolatu da Arantzazuko Herriko Tabernan, Hippy Jaia.
ARANTZAZU
Urtailak 2, barikua 18:00etan, jubiladuentzako bingoa. Kultur Gunean.
Urtailak 3, zapatua 09:00etan, urtekerea Azpeitiara, Burdinbidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia.
Urtailak 4,domekea 11:00etatik 14:30era, umeentzako puzgarriak frontoian. 22:00etan, Hippy Jaia kotilioia. Herriko Tabernan.
AREATZA
Urtailak 3, zapatua 20:00etan, II. Emoten Zara Nonor Txapelketea. Laminetxe Gaztetxean.
Urtailak 4, domekea 17:30ean, umeentzako Nire zirkua filma. Udaleko Areto Nagusian.
Urtailak 5, astelehena 18:00etan, Erregenetako Kabalgatea. Karpon hasita (eguraldi txarra egin ezkero, plazan).
BEDIA
Urtailak 5, astelehena 18:30ean, Erregenetako Kabalgatea eta txokolate beroa. Plazan.
DIMA
Urtailak 2, barikua 09:30ean, 4-18 urte bitartekoentzako urtekerea izotz pistara.
Urtailak 5, astelehena 16:00etan, Dimako adinekoen egoitzetara kantari.
IGORRE
Urtailak 3, zapatua 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, Gabonetako Haurren Parkea. Aterpean. 19:30ean, Areatzako Bandaren Gabonetako kontzertua, Luis Iruarrizaga Abesbatza eta Arratiako Musika Eskolako ikasleakaz. Lasarte Aretoan.
Urtailak 5, astelehena 18:00etan, Errege Magoen Kabalgatea.
LEMOA
Urtailak 5, astelehena 23:00etan, Stankeik! kontzertua. Karabie Gaztetxean.
ZEANURI
Urtailak 5, astelehena 19:00etan, Zeanuri eta Usansoloko abesbatzak. San Isidro eleizan.
ZEBERIO
Urtailak 2, barikua 11:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak eta jolasak. Plazan.