Arratiako Udalen Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailak norbere zaintzea lantzeako ikastaroa antolatu dau 2026 hasikerarako. Norbere zaintzarako estrategiak izenpean, sei saioko ikastaroa izango da, urtail eta zezeilean, eguaztenetan egingo dira saioak Igorreko Kultur Etxean, 17:30etik 19:00etara.
Saiook urtailaren 14an, 21ean, 28an eta zezeilaren 4an, 11n eta 18an izango dira, hurrengoz hurrengo. Izen-emotea urtailaren 10era arte dago zabalik, 94 631 17 17 telefonoan. Saioetako bakotxean, norbere burua zaintzeako aspektu bat landuko dabe parte-hartzaileek EDE fundazinoko kideakaz.
Lehenengo saioan emozinoen kudeaketea eta honeek komuniketako garrantzia landuko da; bigarrenean norberarentzako pozgarriak diran jarduerak antolatzearen garrantzia izango da langaia eta urtaileko atzen saioan, loa zaintzeako aholkuak emongo dira, loak ongizateagazko zuzeneko harremena dauka-ta. Zezeilean barriz, lehenengo saioan jarduera fisikoaren eta bigarrenean, elikadurearen garrantzia azpimarratuko da, aholkuak emoteaz gainera; atzenengo saioan barriz, norbere egunak eta denporea antolatuteko aholkuak emongo dira.