Andrazkoen Arratia A taldeak abenduaren 21ean jokatu eban Tolosa taldearen kontra eta astegoien bitan atsedenaldia izango dabe. 12 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Ak eta bigarren postuan dago liderra dan Athletic C taldeagaz bardinduta. Datorren partidua hilaren 10-11ko astegoienean jokatuko dau Arratia Ak etxetik kanpo Oiartzun taldearen kontra.
Andazkoen Arratia B taldeak datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau líder dan Indartsu taldearen kontra hilaren 3an, zapatua, 18:00etan. 11 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren dago sailkapenean, igoera promozinorako postuan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ugeraga A taldearen kontra hilaren 3an, zapatua, 18:15ean.14 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago, igoera postuetan.
Gizonezkoen Arratia B taldeak datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ermua A taldearen kontra hilaren 3an, zapatua, 16:30ean. 14 jardunadiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta hamalaugarren postuan dago.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra hilaren 3an, zapatua, 18:00etan. 14 jardunadiren ostean 28 puntu ditu Lemoako Harrobik eta laugarren postuan dago.